MAUSITXA, E.Z. Artzain ekoizleak Elgoibar (Gipuzkoa) 943 743134 mausitxa@yahoo.es

ELGOIBARTIK GERTU
Ardien eta gazten munduan usadio handia dugun familiarteko gaztandegia gara; Gipuzkoako Elgoibar herrian kokaturik gaude. Urnobitza mendiko hegaletan aurkitzen da Mausitxa baserria, ardiak dauden eta Mausitxa markako gazta egiten den lekua, Idiazabal jatorri-deiturarekin. 900 ardiz osatutako artaldeari esker, gazta ekoizteko behar diren bi lehengaiak lortzen ditugu, esnea eta gatzagi naturala

Hain preziatua den gazta hau ekoizteko, usadioa, gure arbasoek erabiltzen zuten ekoizpen-sistema, eta teknologia berriak, produktua hobetzeko, bateratzen ditugu.

MAUSITXA, E.Z.