VASCOLAC, S.C. Ekoizle txikiak Zamudio (Bizkaia) 944 523 300 jolmoss@vascolac.com

Gure historia familiarteko enpresa baten historia da; 30 urte baino gehiago eman ditugu gazta ekoizten; ondo egindako lanean sinesten dugu, eta gure garaiekin bat datozen osasun-neurriak eta makinak erabiltzen ditugu. Inoiz ez dugu galdu eskaintzen dugun produktua ekoizteko modu tradizionala.


Betiere tokiko produktuaren alde egin dugu apustu, eta orain modan dagoen arren, guretzat beti izan da gure bizimodua, horretan sinesten baitugu.


Gure gazta bakoitza modu hoberenean eta behar bezala ontzen dugu. Betiere gure gaztagile maisuak kontrolatzen ditu zorrozki, gutxieneko ontzera hel daitezen. Hala, gazten aroma eta zapore bizia bermatzen dugu, kalitate altuko produktuek eskatzen duten bezala, kasu honetan, Idiazabal Jatorri Deituradun gaztak.

VASCOLAC, S.C.