Batzar Nagusia ospatzeaz gain, adituek eta sektoreak iraunkortasunaren erronkei buruz eztabaidatu dute, eta 17 urtez Jatorrizko Izendapenaren lehendakari izan zen Jose Mari Ustarrozi merezitako omenaldi beroa egin zaio.

Joan den ostegunean, irailaren 28an, "Idiazabal Eguna" -ren lehen edizioaren ospakizunarekin, Idiazabal JIB-k 2023ko kanpaina amaitutzat eman zuen 1.300 tona gazta baino gehiagorekin. Kontseilu Arautzailearen 36. urteurrenarekin bat eginez, ekitaldia BBK Klima gunean (Busturia) ospatu zen, non 120 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, besteak beste, artzainak eta gaztagileak, eta ez ziren falta izan Artzain Eskolako ikasleak, sektoreko adituak eta erakunde publikoetako ordezkariak.

Ekitaldiaren ardatz nagusia Aritz Ganboa artzain eta komunikatzaileak zuzendutako "jasangarritasunari buruzko elkarrizketak" izan ziren. Bertan, Basque Food Cluster-eko Jon Ander Egaña, Basque Center for Climate Change-eko Inmaculada Batalla, UPV/EHU-ko Luis Javier Rodriguez, Neiker-eko Roberto Ruiz, Makatza gaztandegiko Agurtzane Gabiria eta Idiazabal JIB-ko lehendakaria den Felix Ajuriak parte hartu zuten. Elkarrizketa horietan, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren iraunkortasunaren faktoreak aipatu ziren. Horien artean, bertako ardien artzaintzak ingurumen-jasangarritasunari egiten dion ekarpen handia erakusten duten emaitza zientifikoak nabarmendu ziren eta belaunaldien arteko erreleboa zein errentagarritasun ekonomikoa, sektorearen etorkizuna bermatzeko aurre egin beharreko erronka nagusitzat aurkeztu ziren.

Era berean, Makatza gaztandegiko Agurtzane Gabiria eta SC Loperena gaztandegiko Marta Pérez Loperena artzainek beren esperientziak kontatu zituzten, baserritik kanpo beste arlo batzuetan lan egin ondoren, artzaintza eurek aukeratutako bizimodua dela eta haientzat beste edozein baino atseginagoa dela argudiatuz. "Gizarteari erakutsi behar zaio honetaz bizi daitekeela, erabaki ona dela, ez dela erraza, baina beste edozein bezain duina dela"- zioen Gabiriak.

Eguna Jose Mari Ustarroz lehendakari ohiari egindako omenaldi beroarekin amaitu zen, zeinek edukitako harrerarekin liluratuta, Jon Maiaren eskutik bertso bat jaso zuen. "Ez dut hitzik hau guztia eskertzeko" zioen hunkituta, inoiz ardirik izan ez duen arren, beti bihotzez izan den artzainak.

Idiazabal Jatorri Izendapenaren figura aldarrikatzeko eguna izan zen ostegunekoa, ekoizle sektorea osatzen duten pertsonengan protagonismoa jarriz, zeinek talde bateratua dela erakutsi zuen, bere lanaz harro eta gizartearekin konprometituta azalduz.