Eskerrik asko berriro ere, Jose Mari. Eskerrik asko Idiazabal Jatorri Izendapen osoaren izenean, hamazazpi urte luzez lehendakari gisa bete duzun ezinbesteko rolagatik.

Eginbeharreko eginkizunez gain, Jose Mari Ustarrozek garatutako ekintza guztietan bere nortasunaren kutsua utzi du. Bere jendetasunak, iniziatibak eta adoreak posible egin dute urte hauetan guztietan zehar pertsona eta elkarte desberdinekin osatutako armiarma sare sendoa, Idiazabal Gaztari eta bere babesari lotuta geratu delarik. Egindako aurkezpen desberdinak, herrietan, maila lokalean zein estatu mailan burututako kata eta edozein motatako ekintzak, kontsumitzaileen elkarteak baita edozein motatako preskriptoreak ere, komunikatzaile zintzo eta amorratu baten xarmaz blaitzen dira.  

Jatorriari, mamiari, Idiazabal JIB-ren existentziaren arrazoiei leialtasun sutsua izan die eta latxa eta karrantzana jatorrizko eta amaierako arrazoi gisa hartuta, egindako proiektu desberdinak, jazoerak eta denboraren igarotzeak ez dute inoiz itxuragabetu duela 33 urte Kontseilu Erregulatzailea sortu zenean uztartu zen helburua.

Bere lan egiteko gaitasuna eta bere moldakortasuna neurri-ezinak dira. Idiazabalen lagunentzat, gaztaren inguruan hitz egitea, bere inguruan hitz egitea da. Bere irudia betidanik eta betirako izendapenarekin hertsiki lotua egongo delarik.

Eta hau, Idiazabal JIB izugarri aberasten duen zerbait da.

Eskerrik asko, bihotzez.