Gaurkotasuna
-
"Eredu ekologikora bilakaera egiteko gida" aurkeztu da, Idiazabal BJD-ra atxikitako ekoizleei zuzendua.
Idiazabal Gaztaren Kontseilu Arautzaileak, ENEEK-Ekolurra Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin koordinatuta, Idiazabal BJD-ko ekoizleak eredu ekologikoan sartzeko gida aurkeztu du.
-
Idiazabal gazta, "Idiazabal Egunaren" ospakizunean konpromisu jasangarriaren abangoardian
Joan den ostiralean, irailak 20, Kontseilu Arautzailearen 37. urteurrenarekin bat egiten zuen "Idiazabal Eguna" ren bigarren edizioa ospatu zen Arkauteko Zalditegietan, non 100 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, horien artean artzain eta gaztagileak eta sektoreko adituak eta erakunde publikoetako ordezkariak.
-
LA LEZE TXAPELDUNA ORDIZIAN BIGARREN ALDIZ
Ilarduia herrian kokatua, LA LEZE gaztandegiko Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik pasa den irailaren 11n ospatutako LATXA EDO KARRANTZAKO ARDIAREN ESNE GORDINEZ ARTZAIEK EGINDAKO LI. GAZTA LEHIAKETAKO txapeldunak bilakatu ziren bere gazta ketuak guztira 2.608,50 puntu pilatu ondoren.
-
Idiazabal JIBko 20 gaztandegik nazioarteko 37 sari lortu dituzte
Ordiziako Gabonetako Azoka Bereziaren barnean, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak, ohore handiz, 2023an nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiak omentzeko Esker Oneko Ekitaldia ospatu du gaur, zeinetan saritutako gaztandegien presentzia paregabea egon den.
-
IDIAZABAL JATORRI IZENDAPENEKO 23 GAZTA MUNDUKO ONENEN ARTEAN
16 Gaztandegik nazioarteko arrakasta izugarria lortu dute, 23 domina irabaziz munduko izen handia duen WORLD CHEESE AWARDS gazta txapelketan.
-
ENEKO GOIBURU 2023KO EUSKAL HERRIKO TXAPELDUNA
Aurtengoan 40. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa, Baserritarren Egunarekin batera ospatu da. Bertan lurraldekako lehiaketetan sailkatutako gazta onenak parte hartu dute.
-
Idiazabal JIB-ak "Idiazabal Eguna"- ren lehen edizioa arrakastaz ospatu du
Batzar Nagusia ospatzeaz gain, adituek eta sektoreak iraunkortasunaren erronkei buruz eztabaidatu dute, eta 17 urtez Jatorrizko Izendapenaren lehendakari izan zen Jose Mari Ustarrozi merezitako omenaldi beroa egin zaio.
-
ONDARREK BOSGARREN ALDIZ ORDIZIAN TXAPELDUN
ONDARRE irailaren 6an LATXA EDO KARRANTZAKO ARDIAREN ESNE GORDINEZ ARTZAIEK EGINDAKO L. GAZTA LEHIAKETA irabazi zuen.
-
“IDIAZABAL BASERRIKOA”-DUN 4 GAZTATEGI NAZIOARTEAN SARITUAK
Idiazabal J.I. eta Artzai Gaztako bazkideak diren LA LEZE (Ilarduia), JOSEBA INSAUSTI (Ordizia), SANTAMAÑE (Markina-Xemein) eta PATXI LOPEZ DE URALDE (Larrea) hainbat izar lortu dituzte "Great Taste 2023" nazioarteko sarietan Idiazabal Baserrikoa Artzai Gaztarekin.
-
Idiazabal JIBko 26 gaztandegik nazioarteko 51 sari lortu dituzte
Ordiziako Gabonetako Azoka Bereziaren barnean, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak, ohore handiz, 2022an nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiak omentzeko Esker Oneko Ekitaldia ospatu du gaur, zeinetan saritutako gaztandegien presentzia paregabea egon den.
-
IDIAZABAL JATORRI IZENDAPENEKO 34 GAZTA MUNDUKO ONENEN ARTEAN
21 Gaztandegik nazioarteko arrakasta izugarria lortu dute, 34 domina irabaziz munduko izen handia duen WORLD CHEESE AWARDS gazta txapelketan.
-
PATXI LOPEZ DE URALDE 2022KO EUSKAL HERRIKO TXAPELDUNA
Patxi Lopez de Uralde, La Leze, Beñat Egaña eta Joseba Insausti, Euskal Herriko Ardi Latxaren esnearekin egindako Artzai Gazta onenen artean lehen 4 irabazleak, Idiazabalen.
-
LA LEZE ORDIZIAKO TXAPELDUNA
LA LEZE kobazuloa, Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik egindako gaztan uzten duen zaporea bezain berezia da. Ilarduia herrian kokatua, LA LEZE gaztandegia pasa den irailaren 7an ospatutako LATXA EDO KARRANTZAKO ARDIAREN ESNE GORDINEZ ARTZAIEK EGINDAKO XLVIII. GAZTA LEHIAKETAKO txapelduna bilakatu zen bere gazta ketuak guztira 2.372,50 puntu pilatu ondoren.
-
“IDIAZABAL BASERRIKOA”-DUN 2 GAZTATEGI NAZIOARTEAN SARITUAK
Idiazabal J.I. eta Artzai Gaztako bazkideak diren Bengotxea Lastiri (BENGOTXEA) eta Joseba Insaustik (OTATZA) hainbat izar lortu dituzte "Great Taste 2022" nazioarteko sarietan Idiazabal Baserrikoa Artzai Gaztarekin.
-
IDIAZABAL JIB-KO 5 ESPERIENTZIEN ZOZKETAREN IRABAZLEAK
Orain uda iritsi dela, plazer hutsa da guretzat Idiazabal JIB-ko 5 esperientzien zozketaren irabazleak jakinaraztea, zeinen saria, Idiazabal JIB-ko gaztandegietan bi pertsonentzako 5 bisita gidatu eta Idiazabal JIB-ko 5 gazta sorta izan diren.
-
BOST IDIAZABAL GAZTANDEGI ESTATUKO ONENEN ARTEAN “GOURMET QUESOS 2022” TXAPELKETAN
“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsuak bere 12. edizioa ospatu du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 800 gazta baino gehiago bildu baitira hitzordura, 15 kategoria desberdinetan. Sari banaketa Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan ospatu da.
-
LATXA ENERGY PROIEKTUA
Joan den astelehenean, otsailak 28, LATXA ENERGY proiektuko EIP-AGRI Talde Eragileak proiektuaren emaitzak aurkezteko azken jardunaldia egin du Las Caballerizas aretoan, Arkauteko etxalde modeloan, Araban.
-
Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Feader funtsek Idiazabal JIB-ren promozio ekintzak sustatzen dituzte
Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, urtez urte, LGP-tan jasotako promozio ekintzetan parte hartzen dute markaren publizitate eta promozio ekintzen garapena suspertzeko eta laguntzeko helburuarekin.
-
BIASTERIK IDIAZABAL ZAPOREA IZAN DU
Biasteriko 2021eko ESKER EMATE EGUNAK gazta zaporez beteriko programazioa izan du aurten.
-
IDIAZABAL JATORRI IZENDAPENEKO 35 GAZTA MUNDUKO ONENEN ARTEAN
18 Gaztandegiek nazioarteko arrakasta izugarria lortu dute, 35 domina irabaziz munduko izen handia duen WORLD CHEESE AWARDS gazta txapelketan.
-
IDIAZABAL BASERRIKOA GAZTANDEGI BAT ESTATUKO ONENEN ARTEAN “GOURMET QUESOS 2021” TXAPELKETAN
“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsuak bere 11. edizioa ospatu du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean.
-
“IDIAZABAL BASERRIKOA”-DUN 3 GAZTATEGI NAZIOARTEAN SARITUAK
LA LEZE, ANGEL LINZOAIN (Atekoa) eta PATXI LOPEZ DE URALDE (Larreako Gazta) hainbat izar lortu dituzte "Great Taste 2021" nazioarteko sarietan Idiazabal Baserrikoa artzai gaztarekin.
-
ENEKO GOIBURU TXAPELDUN
ONDARRE-k ez du bakarrik Segurako (Gipuzkoa) landetxe polit bat izendatzen baizik eta Ordizian pasa den irailaren 8an LATXA EDO KARRANTZAKO ARDIAREN ESNE GORDINEZ ARTZAIEK EGINDAKO XLVIII. GAZTA LEHIAKETAREN gazta irabazleari izena ematen dio.
-
FCO JAVIER MUÑOA GARAILE GIPUZKOAN
Irailaren 5ean, GIPUZKOAKO 37. ARTZAIN GAZTA LEHIAKETA ospatzeko plazerra izan genuen Legazpiko Azkokako itxituran.
-
BENGOTXEA GARAILE NAFARROAN
Abuztuaren 29an, NAFARROAKO ARDI LATXEN ESNE GORDINAREKIN EGINDAKO XL. GAZTA LEHIAKETA ospatzeko plazerra izan genuen Uharte Arakileko frontoian.
-
IDIAZABAL GAZTA DENBORALDI BERRIAREN HASIERA NAFARROAN
Asteazkenean, ekainak 16an, goizeko 11:00etan, 2021ko gazta-denboraldia aurkeztu zen Nafarroan, Iruñako Jarauta kalean kokatuta dagoen NAPARDI sozietate gastronomikoan.
-
ON EGIN BONOA
Eusko Jaurlaritzak ON EGIN bonoa aurkeztu berri du kalitatezko eta jatorrizko produktuak suspertzeko eta, aldi berean, ekainetik aurrera Euskadiko ostatuetan egonaldiak sustatzeko.
-
ORDIZIAKO GAZTA MOZKETA 2021
Pasa den maiatzaren 5ean, Ordiziako Oiangu parkean, ongietorria eman genion Idiazabal Gazta denboraldi berriari Xabier Zabaleta sukaldariak, Jakitea elkartearen izenean, gazta berria ebaki zuelarik.
-
ESKERRIK ASKO JOSE MARI
Eskerrik asko berriro ere, Jose Mari. Eskerrik asko Idiazabal Jatorri Izendapen osoaren izenean, hamazazpi urte luzez lehendakari gisa bete duzun ezinbesteko rolagatik.
-
LA LEZE, LEHEN SARIDUN ZAPOREA
Pasa den igandean XXXVII. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa ospatu zen Idiazabalgo frontoian. Bertan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldekako lehiaketetan sailkatutako gazta onenak parte hartu zuten.
-
ANGEL LINZOAIN IRABAZLE NAFARROAN
Angel Linzoain gaztandegia, bere ATEKOA gaztarekin, izan zen pasa den igandean, urriaren 4an, Uharte-Arakilen ospatu zen XXXIX. NAFARROAKO LATXA ARTESNE-GAZTA LEHIAKETAren irabazlea.
-
PASCUALEK TXAPELA JANTZI DU BERRIRO ERE
Pasa den irailaren 11an Ordizian Pascualek txapela jantzi zuenean bizitako zirrarak frontoian gorde genituen distantzia guztiak hautsi zituen. Hunkituta eta esker onez, berriro ere harro jantzi zuen txapela, pasa den igandean, irailaren 27an, Agurainen ospatu zen XXXIV. ARABAKO ARTZAI GAZTA LEHIAKETAKO irabazle izendatu zituztenean bezalaxe.
-
“IDIAZABAL BASERRIKOA”-DUN 5 GAZTATEGI NAZIOARTEAN SARITUAK
La Leze, Mausitxa, Kortaria-Infernuko Gasna, Etxelekua-Bengotxea eta Izoria gaztategiek hainbat izar lortu dituzte "Great Taste 2020" nazioarteko sarietan Idiazabal Baserrikoa artzai gaztarekin.
-
LARREA TXAPELDUN
Larrea herri arabarrak ez ditu 98 biztanle baino gehiago izango, baina horien artean, pasa den irailaren 11an Ordizian ospatutako LATXA EDO KARRANTZAKO ARDIAREN ESNE GORDINEZ ARTZAIEK EGINDAKO XLVII. GAZTA LEHIAKETAREN irabazlea dute.
-
LEGAZPIK GAZTA ZAPOREA IZAN ZUEN
Egia esan, ez dago mundua gehiago astintzen duen ezer hura jateko grina izatea baino. Eta are gehiago gaztarekin batera jaten bada. Zaporea biziagoa da.
-
2020KO NAFARROAKO GAZTA MOZKETA
Napardi, Iruñako Jarautako 2. zenbakian kokatuta dago eta bertan asteazkenean bildu ziren askoren bigarren etxebizitza izateak, gainontzekoek ere oso geurea sentitzera eraman gintuen.
-
LA LEZE ETA GOINE-K KALITATEAN ERREGULARTASUNAREN SARIA JASO DUTE
Pasa den maiatzaren 27an, Idiazabal gazta denboraldiari ongietorria eman zitzaion Oiangu parkean (Ordizia), orain arte ohituta egon garen Artzain Eguna-ren jai giro zaratatsuetatik hurrun.
-
IDIAZABAL ETA ARTZAI-GAZTAKO 63 GAZTA MUNDUKO ONENEN ARTEAN
31 Gaztandegiek nazioarteko arrakasta izugarria lortu dute, 63 domina irabaziz munduko izen haundia duen gazta txapelketan, WORLD CHEESE AWARDS. Azkarra (Galarreta-Araba) Gaztategiko Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa gazta “Munduko gazta keturik onena” izan da.
-
ARTZAI GAZTAKO 5 GAZTATEGI NAZIOARTEAN SARITUAK
La Leze, Kortaria, Patxi Otaegi, Etxelekua-Bengotxea eta Aizpea gaztategiak, 2019ko nazioarteko “Great Taste” sarietan hainbat izar lortu dituzte beren “Artzai Gazta – Idiazabal Baserrikoa” gaztekin.
-
IDIAZABAL BASERRIKO 2 GAZTATEGI ESTATUKO ONENEN ARTEAN “GOURMET QUESOS 2019” TXAPELKETAN
ARTZAI GAZTA IDIAZABAL BASERRIKO 2 GAZTATEGI ESTATUKO ONENEN ARTEAN “GOURMET QUESOS 2019” TXAPELKETAN
-
Produktuaren jatorri-arraza genetikoki zehazteko kontrol-teknika berri bat ari da erabiltzen Idiazabal Gaztaren JDBa.
Idiazabal JDBak kalitatea kontrolatzeko tresnarik modernoenak erabiltzen ditu, eta azterketa genetikoetan oinarritutako kontrol-sistema aurreratuak baliatzen dituen Europako gazta-sektoreko lehen jatorri-deitura da.
-
PROYECTOS DE COOPERACIÓN
Cooperación para el avance en la competitividad conjunta de la cadena de valor del Queso Idiazabal / Optimización de la recogida de la leche acogida a la DOP Idiazabal
-
IDIAZABALEK, PIRINIOAKO ARTISAU-GAZTA LEHIAKETAN ZILARREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINAK LORTU ZITUEN
Hnos.Audikana Saez de Bikuña S.C, de Guereñu gaztaindegiak zilarra lortzen du eta Bengochea lastiri Ana Maria y Xabier Maria S.C gaztaindegiak, Alkerdikoa, brontzekoa, ardi gazta modalitatean.
-
BENGOTXEA GAZTA NAZIOARTEAN SARITUA
Urdazubiko ETXELEKUA gaztandegiak, 2018ko nazioarteko “Great Taste” sarietan izar bat lortu du bere Idiazabal Artzai-Gazta gaztarekin.
-
BENGOTXEA S.C. y BALDA ARTOLA Y OTROS S.C. gaztandegiak SARITUAK IZAN DIRA Nazioarteko Farm Cheese Awards 2018 sarietan Idiazabal Artzai Gazta batekin.
Aurreko asteburuan, berezko esne gordinez eta transgenikorik gabe egindako gazten nazioarteko lehiaketaren lehen deialdiko sariak banatu dira Lyongo hirian. Urdazubi-Urdax eta Unanun (Nafarroa) dauden BENGOTXEA S.C. (ETXELEKUA) eta BALDA ARTOLA Y OTROS S.C.(BERIAIN) gaztandegiak, bere Idiazabal Jatorrizko Artzai gaztarekin, prestigiosozko nazioarteko beste sari bat gehitu dute. FARM CHEESE AWARDS bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte hurrenez hurren. Gaztandegi txikiak dira , bere ardi
-
HIRU IDIAZABAL GAZTANDEGIK LORTU DITUZTE “GOURMET QUESOS 2018” TXAPELKETAREN SARI GORENAK
IDIAZABAL ESTATUKO ONENEN ARTEAN BERRIZ ERE: AIZPEA gaztandegiak URREZKO eta ZILARREZKO dominak, KORTARIA gaztandegiak URREZKO domina eta JOSE LUIS ODRIOZOLA gaztandegiak ere URREZKO domina.
-
Nafarroako idiazabal gaztaren mozketa 2018
Eusebio Unzué fue el encargado de realizar el primer corte simbólico durante un acto en el que también se entregaron los premios de la D.O. a la regularidad en la calidad
-
Ordizia celebrará el 4 de abril su tradicional Artzain Eguna
El próximo 4 de abril se celebrará en Ordizia la primera feria extraordinaria de cuantas tendrán lugar este año. Se trata del Artzain Eguna o Día del Pastor, evento que gira en torno al mundo del pastoreo, el pastor y el queso. En el programa se destaca la presentación oficial de la nueva temporada del queso Idiazabal, cuyo corte realizará este año el Director y guionista Ordiziarra Joxe Mari Goenaga.
-
MAUSITXA EUSKAL HERRIKO ARTZAI GAZTA ONENA
XXXIV. Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa Idiazabalen
-
ROMA 2017 NAZIOARTEKO LEHIAKETA
Idiazabal Jatorri Deiturako JABIER MUÑOA gaztandegiak URREZKO DOMINA lortu du nazioarteko Roma 2017 sarietan
-
«Villa de Bilbao» Idiazabal Artzai Gazta XIV. Lehiaketa
«Villa de Bilbao» Idiazabal Artzai Gazta XIV. Lehiaketaren irabazleak eta omenduak: Jose Luis Odriozola, Aiako, 3° Santamañe, Markina-Xemeingoa, 2° eta Joseba Insausti, Ordiziakoa, 1°.
-
ARTZAIN EGUNA, IDIAZABAL
Idiazabal Gaztaren Eguneko gaztarik Onena saritunak: La Leze, Garoa, J.Aranburu, Abel Goiburu y Albi. ZORIONAK!!!
-
LAU IDIAZABAL GAZTANDEGIK HAIEN SARIAK JASO DITUZTE “GOURMET QUESOS 2017” TXAPELKETAN
LA LEZE gaztandegiak URREZKO eta ZILARREZKO dominak, JAIO GAZTAK eta RICARDO REMIROK URREZKO domina bana eta JOSE INAZIO UGARTEMENDIAK BRONTZEZKO domina
-
2017ko denboraldiko lehen Idiazabal gazta aurkeztu da Nafarroan
Idiazabal Gaztaren 2017ko denboraldia hasi da Nafarroan, eta 2016eko kanpainako erregulartasun-sariak jakinarazi dira.
-
ARTZAIN EGUNA 2017
Apirilaren 19an Artzain Eguna ospatu zen Ordiziak eta Idiazabal Gaztaren 2017ko denboraldia aurkeztu zuen
-
2016. URTEAN NAZIOARTEAN SARITUTAKO IDIAZABAL GAZTA GAZTANDEGIEI ESKER ONA
Idiazabal Gaztak arrakasta izugarria lortu du nazioartean, eta beste urte batez,munduko onenen artean kokatzea lortu du.