Irailaren 5ean, GIPUZKOAKO 37. ARTZAIN GAZTA LEHIAKETA ospatzeko plazerra izan genuen Legazpiko Azkokako itxituran.

Bertan, Zeraineko FRANCISCO JAVIER MUÑOA GERRIKO (Basazabal) gaztandegiak txapela jantzi zuen Euskal Herriko Txapelketako sailkatua bilakatuz.

MUÑOA-Z gain, ENEKO GOIBURU (2º saria), BEÑAT EGAÑA (3º saria), OLALDE (4º saria), JOSEBA INSAUSTI (5º saria) eta ANDER BARANDIARAN (6º saria) gaztandegiek merezitako saria jaso zuten.

Bestalde, Euskal Herriko Txapelketako sailkatuen artean PATXI OTAEGI, TROSKAETA, AITOR IZTUETA eta BAZTARRIKA. ere izan ditugu.

AITOR MANTXOLAK bestetik, Legazpiko gaztandegiaren saria eraman du.

Zorionak guztioi!