9 gaztandegik nazioarteko arrakasta izugarria lortu dute, 19 domina irabaziz munduko izen handia duen WORLD CHEESE AWARDS gazta txapelketan. SC Juanbeltz (Insalas) gaztandegi nafarrak SUPER URREZKO domina jaso du Idiazabal ketuagatik.

Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegiek SUPER URREZKO domina bat, 5 URREZKO, 7 ZILARREZKO eta 6 BRONTZEZKO lortu dituzte Cordoban ospatutako World Cheese Awards-eko 38. edizioan.

Joan den azaroaren 12an Cordoban ospatu zen munduko gazta ekitaldi honek, mundu osoko gaztagileak, minoristak, erosleak eta komentarista gastronomikoak bildu zituen, 40 herrialde baino gehiagoko 5.000 gazta baino gehiago epaitzeko asmoz.

Hainbat herrialde desberdinetako dastatzaileez osatutako epaimahaia izan zen aurkeztutako 5.000 gaztetatik 2026ko onenak aukeratzearen arduraduna. Horien artean, gure 19 saridunak nabarmendu dira, eta horrek are garrantzi handiagoa ematen dio sariari.

Bere aldetik, SC Juanbeltz gaztandegiak SUPER URRE domina lortu du Idiazabal gazta ketuagatik. Berueten (Nafarroa) kokatutako gaztandegi txiki honek bizirik mantentzen ditu artzaintzaren fenologiari, borden mantentzeari, ardien zaintzari eta bere Insalas gazten artisau-elaborazioari buruzko irakaspenak eta sekretuak.

Aurten ere, Idiazabal JIBko gaztak munduko onenen artean sarituak izan dira, haien kalitate handia egiaztatuz eta nazioartean gure gazten izen ona eta prestigioa zabaltzen lagunduz.