Berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener informazio gehiago hemen.

X

Ordiziako Gabonetako Azoka Bereziaren barnean, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak, ohore handiz, 2023an nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiak omentzeko Esker Oneko Ekitaldia ospatu du gaur, zeinetan saritutako gaztandegien presentzia paregabea egon den.

Ekitaldi hunkigarri hau, Idiazabal Jatorri Izendapenak Ordiziako Udalaren eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiaren elkarlanaz antolatu du. Ospakizuna Izaro Iraeta kazetari eta aurkezleak zuzendu du, Ordiziako alkatea den Adur Ezenarro eta administrazio publikoetako ordezkari ezberdinek lagunduta, besteak beste, Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua, Rubén Goñi, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko zuzendari nagusia eta Arantza Ariztimuño, Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria.


Ekitaldiari, Jatorrizko Deiturak berak aurten jaso dituen bi sariekin eman zaio hasiera: Bidasoa Saria eta Radio San Sebastian Bikaintasun Saria. Altxor gastronomiko honen bikaintasuna goraipatzen duten bi sari, gaur egungo gizartean Idiazabal gaztak duen garrantzia indartu eta agerian uzten dutenak, alegia. Ekintza honen bitartez, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak gaztandegi horiei zorionak eta eskerrak eman nahi izan dizkie, Idiazabal JIBko gaztaren izen ona eta ospea zabaltzen laguntzeagatik. Horretaz gain, 2024. urte berri hau, ekoizpen-kanpaina hasi berriarekin, sektorearen lan onak bere emaitza preziatuak ematea ahalbidetzen duen klima-baldintza eta egoera ekonomikoa opa ditu.