Berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener informazio gehiago hemen.

X

LAU IDIAZABAL GAZTANDEGIK HAIEN SARIAK JASO DITUZTE “GOURMET QUESOS 2017” TXAPELKETAN

LA LEZE gaztandegiak URREZKO eta ZILARREZKO dominak, JAIO GAZTAK eta RICARDO REMIROK URREZKO domina bana eta JOSE INAZIO UGARTEMENDIAK BRONTZEZKO domina

“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsua bere VIII. edizioa ospatzen ari da eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak daude, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 606 gazta bildu baitira hitzordura 17 autonomia erkidegoetatik etorrita.

Eulateko (Nafarroa) RICARDO REMIRO gaztandegiak “ardi-gazta erdiondua onenari” URREZKO domina lortu du.

Ardi-gazta erdiondua kategoria berean, Berastegiko (Gipuzkoa) JOSE INAZIO UGARTEMENDIA gaztandegiak, Gazpio BRONTZEZKO domina jaso du.

 “Ardi-gazta ketua” kategorian, berriz, Iurretako (Bizkaia) JAIO GAZTA gaztandegiak URREZKO domina jaso du.

Ardi-gazta ketua kategoria berean, Ilarduiako (Araba) LA LEZE gaztandegiak ZILARREZKO domina lortu du, baita URREZKO domina “ardi-gazta zaharra” kategorian.