Berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener informazio gehiago hemen.

X

MAUSITXA gaztandegia SARITUA IZAN DA nazioarteko Roma 2018 sarietan Idiazabal Artzai Gazta batekin

Aurreko asteburuan, “Gaztarik onena” ROMA 2018 nazioarteko lehiaketaren sariak banatu dira Erromako hirian. Elgoibarko (Gipuzkoa) MAUXITXA gaztandegiak, bere Idiazabal Jatorrizko Artzai gaztarekin, prestigiosozko nazioarteko beste sari bat gehitu du. Larre askean eta esne gordinez egindako gazta arloan Hirugarren Roma Saria 2018 jaso du.

 

Gaztandegi txiki bat da, bere ardien esnearekin egiten dute beren gazta  eta   Artzai Gazta Elkarteko kidea da. Are gehiago, gaztandegi hau saritua izan da bai bertako zein nazioarteko txapelketa askotan.

 

Premio Roma deritzan lehiaketako hain ezagunak diren sari hauek Erromako Komertzioko Ganbarak antolatzen ditu eta prestigio handia dute nahiz Italian nahiz Europako elikagaien lehiaketa guztietan.

 

Idiazabal Jatorri Izendapenetik eta Artzai Gazta Elkartetik Mausitxa gaztandegia zoriondu nahi dugu eta  harro sentitzen gara nazioarteko dastatze batzordeek gure gazta goi mailako  lehiaketetan bereizteagatik. Gure aburuz,  artzain eta gaztagileen lan ona eta ilusioa hemendik kanpo ezin eta hobekien baloratzen dutelako.