Eusko Jaurlaritzak ON EGIN bonoa aurkeztu berri du kalitatezko eta jatorrizko produktuak suspertzeko eta, aldi berean, ekainetik aurrera Euskadiko ostatuetan egonaldiak sustatzeko.

30.000 bonu kaleratuko dira: produktuen erosketetan gastatutako 100 €-ko, 50 €-ko deskontua lortu ahal izango delarik turismo ostatu batean; beraz, elikaduraren sektorea bultzatu ez ezik, Euskadiko egonaldiei lotutako jarduera sozioekonomikoa dinamizatu nahi da.

ON EGIN proiektuan Idiazabal Jatorri Izendapenetik parte hartzen duten gaztandegien zerrenda publikatu berri dugu gure webgunean. Gaztandegira fisikoki joateko aukerarik ez duten horientzat, ekoizle askok mezularitza bidez Idiazabal gaztak bidaltzen dituzte, edota, zonaldearen arabera, etxeetara banaketa zuzena egiten dute.

Hortaz, proiektuaz gozatu nahi izanez gero, haiekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu euren salmenta baldintzak ezagutzeko eta zuen ON EGIN BONOA eskuratzeko.

Egin klik zerrenda eskuratzeko