Idiazabal gazta

Menua ikusi

Idiazabal

  • Ekoizleak
  • Jatorri Deitura
    • Informazioa
    • JD Bermea
  • Ordiziako Kofradia
  • Idiazabal gazta
    • Deskribapena
    • Ekoizpena
    • Identifikazioa
    • Ezaugarri sentsorialak
  • Sariak
  • Errezetak
  • Agenda
  • Gaurkotasuna
  • Dokumentazioa
  • Esteka interesgarriak
  • Bideoak

Ekoizleen sarbidea

  • Harremanetarako
  • Twitter
  • Facebook
  • YouTube
  • Instagram
  • EUS
  • CAS
Kargatzen Idiazabal gazta

Jatorrizko Deiturari buruzko informazioa

Jatorri Deitura 1987an sortu zen, Idiazabal gazten benetako egileentzat gordetako merkatua defendatzeko, eta kontsumitzaileei gazten jatorria –Euskadi eta Nafarroa– eta kalitatea bermatzeko.

Deiturak esnearen jatorria eta gaztaren kalitatea kontrolatzen ditu, ikuspegi fisiko-kimikoaren eta osasunaren (esnearen purutasuna, nahasketarik ez izatea, koipea, bakterio patogenoak, etab.) zein gustuaren aldetik. Horretarako, dastatzaileez osatutako Dastatze Batzorde bat dugu, eta haien esperientziak gazta preziatu honen ezaugarri tipikoak kontrolatzen ahalbidetzen digu.

Kontseilu Arautzaileak bermatzen du baldintza guztiak betetzen direla, eta produktua banda gorri batekin eta etiketaren zigiluarekin ziurtatzen du.

Hauek dira Deituraren berme nagusiak:

  • Esnea eta gazta Euskadin eta Nafarroan ekoizten dira, Erronkariko Harana osatzen duten udalerriak izan ezik.
  • Ardi latxaren eta Karrantzako ardiaren esnea erabil daiteke soilik, nahasketarik gabe eta pasteurizatu gabe.
  • IDIAZABAL gaztak bi hilabetez ondu behar dira behintzat.
  • % 45 koipe-edukia izan behar dute, estraktu lehorraren aldean.
  • Gaztak osasun-azterketak eta proba organoleptikoak gainditu behar ditu.
  • Deituraren baitako gaztek zenbaki bat daramate azalean.

Gaztek baldintza horiek guztiak bete behar dituzte halabeharrez, Idiazabal markaren bereizgarria –banda eta armarria– etiketan eramateko.

Gehiago

Kargatzen Idiazabal gazta

Jatorri-deitura JD Bermea

Ikuskapenak: Ikuskapenak egiten dira Ganadutegiei, salmenta puntueia eta gaztandegiei, horrela egiaztatu daiteke, arautegiak eskatzen dituen puntu guztiak betetzen direla.

Azterketak: behin gazta onduta dagoenean, gaztandegietan jasotzen da, eta hiru azterketa egiten zaizkio. Batetik, egiaztatzen da haren osaera Idiazabal baten berezkoa dela. Bigarrenez, higienearen eta osasunaren aldetik ikuskatzen da, osasunari arriskurik eragingo ez diola ziurtatzeko. Azkenik, Jatorri Deituraren Dastatze Batzorde Ofizialak azterketa sentsorial zorrotza egiten dio.

Gehiago

ENACek akreditatutako erakundea.
Ziurtagiri Zk. 167/C-PR327
IDIAZABAL
JATORRI DEITURA BABESTUA
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun-politika
  • Cookieak
  • Europa
  • Nafarroako Gobernua
  • Eusko Jaurlaritza

2016 - D.O. Queso Idiazabal