Berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener informazio gehiago hemen.

X

AIZPEA, E.Z. Artzain ekoizleak Olaberria (Gipuzkoa) 615 763 131 aizpeagazta@orange.es

AIZPEA  Sozietate Zibila Mikel Etxezarreta Goiburuk eta Elixabete Arrillaga de Aguirrek osatzen dute. Hainbat belaunaldiko artzain-familia batetik dator Mikel, aitaren zein amaren aldetik. Eli, ostera, hirian jaio zen, eta 1980an hasi zen artzaintzaren munduan.

Ezkondu egin ginenean, 1992an, gure artaldeak batu genituen gure ustiategia sortzeko. Hala, Mikelek ezagutzen duen tradizioa eta Eliren esperientzia bateratu zituzten, Elik sektorearen modernizazioa bizi eta bertan aktiboki parte hartu baitzuen 1980ko eta 1990eko hamarkadetan. Garai hartan lehen elkarteak sortu ziren bai artaldeen tratua profesionalizatzeko bai gazta ekoizteko, jarraibide batzuen arabera eta gazta-ekoizpenaren aspektu guztiak kontrolatuz, eta ekoizpen horretan beharrezko diren tresnak modernizatzeko.

Euskal Herrian tradizionala den moduan, bere artaldetik bizi den familia bat gara. Ardi latxen artalde bat dugu, eta guk ekoizten dugun esnearekin egiten dugu gazta. Gure arkumeen gatzagi naturala soilik erabiltzen dugunez, gure gaztak zapore berezia du. Negua Olaberrian igarotzen dugu, urriaren amaieratik maiatzaren amaierara arte, eta orduan, Urbiara igotzen gara (1240 m), maiatzaren amaieratik urriaren amaierara arte gure artaldearekin bizitzeko.


Bi gazta ekoizten ditugu. 1.- Olaberrian egiten duguna, urtarrilaren amaieratik maiatzaren bukaerara arte; hilabete horietan zehar ardiak egunero ateratzen dira bazkatzera (arkumea hazten ari direnean izan ezik). 2.- Urbiako gure Ttonttor txabolan egiten duguna (Aizkorriko natura-parkea). Gazta horri zapore berezia ematen dio 1200 metroko altitudean dagoen bazkak. MENDIKO GAZTA da; horretarako, ardiek mendietan bazkatzeaz gain, esnea ekoiztu behar dute bertan bazkatzen dauden bitartean.
Gure gaztak naturalak edo ketuak izan daitezke.