Berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener informazio gehiago hemen.

X

PATXI LOPEZ DE URALDE FERNÁNDEZ Artzain ekoizleak Larrea (Araba/Álava) 945 317029 larreakogazta@hotmail.com

arrea herria Barrundian, Araban, kokatzen da, Elgea mendilerroaren eta Aldaia mendiaren artean. Leku paregabea da gure ardiek urte osoan zehar larre egokiez goza dezaten, gure produktua ekoitzi ahal izateko: LARREAKO GAZTA - PASCUAL.

Larreako Gazta IDIAZABAL Jatorri Deitura Babestua duen artzain-gazta da, latxa arrazako ardien esne gordinarekin eta gatzagi naturalarekin egindakoa.
Denbora asko igaro da Pascualek, haur bat zela, aitari Elgeako larreetan barrena laguntzen zionetik, familiako artaldea zaintzeko. Ordutik gaur egun arte, bere bizitza osoa artzaintzan egin du lan, jaiegunik eta oporrik gabe, neguan eta udan; bere artaldeari esker eta artaldearentzat bizi da.

Duela 20 urte inguru, bere semeak, Patxik, familiako tradizioarekin jarraitzea erabaki zuen, baina ordura arte egin ez zuten zerbaiten alde apustu eginez: gazta-ekoizpena.
Erabakia hartu eta beharrezko prestakuntza jaso ondoren, LARREAKO GAZTA - PASCUAL gaztandegia sortu zen.
Ordutik gaur egun arte, milaka eta milaka dira xehetasun guztiak zainduz eta gure bezeroak kontuan hartuz ekoitzi diren gaztak.

PATXI LOPEZ DE URALDE FERNÁNDEZ