Berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener informazio gehiago hemen.

X

QUESOS LA VASCO NAVARRA Ekoizle handiak Olazti-Olazagutia (Nafarroa/Navarra) 948 467025 info@quesosalbeniz.com www.quesosalbeniz.com

Historia

1977tik gazta tradizioan murgilduta gaude. Geroztik, betiko zaporea mantentzeko asmoz, lehengaien eta errezeta onenen kalitatea mantentzen saiatzen gara. Gure funtsa, gure produktuetan zerbait ona, kalitatezkoa eta naturala bilatzen duten kontsumitzaileen beharrak ulertu eta asebetetzea da.

Egunero hazten jarraitzen dugu esperientzia handiko marka bilakatuz eta Nazioarteko eremuan gero eta presentzia handiagoa izanez.

Gure iragana ahaztu gabe etorkizunera joatea da gure sekretua.


Nortzuk gara

Pasta prentsatuaz eginiko gazta ekoizten eta merkaturatzen duen enpresa familiarra gara ehuneko ehunean, negozio eredu eraginkor, humanoa, soziala eta ingurugiroarekin arduratsua dena.

Gure historia 1977-tik hasten da, eta geroztik, teknologiarekiko, berrikuntzekiko eta gure ekipoa osatzen duten profesionalekiko apustu sendoa egin dugu. Horri esker, gaur egun, gaztaren sektorean izan dugun hazkundeaz eta posizioaz harro gaude.

Gure katalogoak 200 erreferentzia baino gehiago ditu.

Retail, food service eta industria kanaleko bezeroetara egokitzen saiatzeko ahalegina egiten dugu. Abeltzain onenen eskutik eta teknologia aurreratuaren laguntzaz produktu bakoitzeko xehetasunak zaintzen ditugu kalitate gorenena lortzeko asmoz.


Giza taldea

Quesos La Vasco Navarran helburu argia daukagu: Europako gazta enpresa onenetarikoa izatea.

Lortu ahal izateko, gure egunerokotasunean lan egiteko dugun baloreekin konprometitutako giza talde bat dugu; hala nola, gardentasuna, anbizioa, eraginkortasuna, berrikuntza, interes taldeekin konpromisoa, segurtasuna, apaltasuna, talentua, malgutasuna eta lerrokatzea.

Quesos La Vasco Navarran norabide berdinean arraun egiten dugu denok.

Baserritik prozesatuen lerrora

Jasotako produktua hoztutako zisternetan iristen da ekoizpen zentroetara esnearen kalitate onena mantentzeko. Gure instalazioetatik gertu dauden abeltzainekin lan egiten dugu esnearen freskotasuna bermatzeko. Jarraian kalitate kontrol zorrotzak pasatzen ditu eta horietan gai baldin bada prozesaketa tankean deskargatzen da. Partida bakoitza kate osoan zehar trazabilitatea bermatzeko kodifikatua izaten da. 

QUESOS LA VASCO NAVARRA