Angel Linzoain gaztandegia, bere ATEKOA gaztarekin, izan zen pasa den igandean, urriaren 4an, Uharte-Arakilen ospatu zen XXXIX. NAFARROAKO LATXA ARTESNE-GAZTA LEHIAKETAren irabazlea.

Hortaz, Iragi herriak, Zangozako meridadean kokatuta, Auñamendiko eskualdean zehazki, Nafarroako herri txiki baten xarma izateaz gain, Sakanako haranean ospatutako gazta txapelketako irabazlea dauka bere biztanleen artean.  

Horrela, leihaiketako beste bost sarietuekin batera, ANGEL LINZOAINEK txapela jantzi zuen Uharte-Arakileko frontoian. 

MARTA PEREZ LOPERENA (2.saria), RICARDO REMIRO (3.saria), S.C BALDA (4.saria), MARI MAR CASTRO (5.saria) eta BENGOETXEA (6.saria) gaztandegiek ere harro eta kontent jaso zituzten garaikurrak.

Horietaz gain, datorren igandean Idiazabalen ospatuko den Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketako sailkatuen zerrenda ezagutu genuen. Horien artean, S.C KORTARIA, VICTORIANO AGUIRRE, ALBI, SAT ANTSONEA eta SC ARAÑA ETAYO izango ditugu.

Zorionak eta eskerrik asko guztioi!