Pasa den irailaren 11an Ordizian Pascualek txapela jantzi zuenean bizitako zirrarak frontoian gorde genituen distantzia guztiak hautsi zituen. Hunkituta eta esker onez, berriro ere harro jantzi zuen txapela, pasa den igandean, irailaren 27an, Agurainen ospatu zen XXXIV. ARABAKO ARTZAI GAZTA LEHIAKETAKO irabazle izendatu zituztenean bezalaxe.

Oraingo honetan, bere semea den Patxirekin batera, saria, txapela, poztasuna eta emozioak elkarbanatu zituzten bertan bateratu ginen guztioi euren zoriontasunaren parte egin zigutelarik.

PATXI LOPEZ DE URALDE Larreako gaztandegia izan zen pasa den igandean Aguraingo frontoian ospatu zen ekitaldiaren irabazlea, non Euskal Herriko Txapelketako sailkatuak ere ezagutzeko aukera izan genuen. Pascualez gain, AGUIÑIGA (2.saria),UNAI LEKUONA (3.saria),BOSTIBAIETA (4. Saria), LA LEZE (5.saria),ZABALETA-Puerto de Munain (6.saria),AIXTRA, AZKARRA, KERIXARA eta JOSU SAN VICENTE gaztandegiek euren lekua ziurtatu zuten datorren urriaren 11an Idiazabalen ospatuko den txapelketarako.

Beste behin, mantendutako distantziak eta protokoloak gaindi, artzainek, beti bezala edota are gehiago, euren lana eta ilusioa transmititzen jarraitu zuten, beti iraunaraziko dugun gure arbasoen tradizioa belaunaldiz- belaunaldi mantenduko duten erreleboekin ekitaldia jantziz, pandemia batez gaindi ere.

Zorionak eta eskerrik asko guztioi.

Plazer hutsa, beti bezala.