Berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener informazio gehiago hemen.

X

ARTZAI GAZTAKO 5 GAZTATEGI NAZIOARTEAN SARITUAK

La Leze, Kortaria, Patxi Otaegi, Etxelekua-Bengotxea eta Aizpea gaztategiak, 2019ko nazioarteko “Great Taste” sarietan hainbat izar lortu dituzte beren “Artzai Gazta – Idiazabal Baserrikoa” gaztekin.

1994az geroztik Londresen ospatzen den “Great Taste” lehiaketa ospetsuan mundu osoko, europarrak nagusiki, 12.000 jaki baino gehiago biltzen dira.

Elikagaigintzako “Oscar” sari bezala ikusitako eta “Guild of Fine Food”-ek antolatzen duen edizio honetan kategoria ezberdinetan bantutako 12.772 produktu bildu dira eta martxoa eta uztaila bitartean antolatutako hainbat katetan baloratu dira, 500 epaile baino gehiagok parte hartuz.

LA LEZE (Ilarduia-Araba) gaztategiak bi sari jaso ditu: 3 izar gazta naturalarekin eta 2 izar gazta ketuarekin; KORTARIA (Lekaroz-Nafarroa) gaztategiak “Infernuko Gasna” gaztarekin 2 izarreko bi sari jaso ditu bata naturalarekin eta bestea ketuarekin. ETXELEKUA (Urdazubi-Urdax, Nafarroa) gaztategiak “Bengotxea” gaztarekin 2 izar; PATXI OTAEGI (Beizama-Gipuzkoa) gaztategiak “Beizama” gazta naturalarekin 2 izar eta AIZPEA (Olaberria-Gipuzkoa) gaztategiak izar bat lortu du bere gazta ketuarekin. Guzti hauek Artzai-Gazta Idiazabal Baserrikoa dira.

Artzai Gazta Elkartean dauden 5 gaztategi hauek bakoitzak bere larreetan bazkatzen duten etxeko Latxa artaldeko esne gordina erabiliz egiten dute gazta.

Guzti hauek Idiazabal jatorri izendapenaren barne daude eta familia hauek belaunaldiz belaunaldi lan egiteko era eta jakituria transmititzen jakin izan dute eta hainbat alditan sarituak izan dira, bai bertako zein nazioarteko lehiaketa ospetsuetan gure gazten izen ona mugaz bestalde zabalduz.

Artzai Gazta eta Idiazabal Jatorri Izendapenetik gaztategi hauek zoriondu nahi ditugu. Harro sentitzen gara gure gaztak nazioarte mailan goi mailako adituek horrelako lehiaketetan aukeratuak izateagatik. Gure ustetan honek, beste behin, artzai eta gaztagileen ahalegina, ilusioa eta lan ona goraipatzen du.