Berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener informazio gehiago hemen.

X

IDIAZABAL ETA ARTZAI-GAZTAKO 63 GAZTA MUNDUKO ONENEN ARTEAN

31 Gaztandegiek nazioarteko arrakasta izugarria lortu dute, 63 domina irabaziz munduko izen haundia duen gazta txapelketan, WORLD CHEESE AWARDS. Azkarra (Galarreta-Araba) Gaztategiko Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa gazta “Munduko gazta keturik onena” izan da.


Idiazabal J.I. eta Artzai Gazta Elkarteko gaztategiek “SUPER-URREZKO” domina 1, 12 URREZKO domina, 21 ZILARREZKO eta 29 BRONTZEZKO lortu dituzte, Bergamon ospatutako World Chesse Awardseko 32.edizioan.

Kontinente ezberdinetik etorritako 3.800 gazta lehiatu dira aurten munduko gazta onenen txapelketa nagusian, urriak 18an Bergamon ospatutako Azokan.

Artzai Gaztako bazkide den Azkarra Gaztategiak aipamen berezia merezi du. Gaztategi honetan Gorka eta Iban Asurmendi anaiak bere latxa artaldearen esne gordinez gazta egiten dute eta bere aitak erakutsi bezala ketzen dute gazta.

30 herrialde ezberdinetako 250 epaile ingururen ardura izan da gazta onenen izendapenak argitzea. 3.800 gazten artean gure 63 gaztak nabarmendu dituzte; horrek are garrantzi handiagoa ematen dio sariari.

Artzai Gazta Elkarteko eta Idiazabal Gazta Jatorrizko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituta izan dira, bere kalitate handia ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.

Azkenik, asteburu honetan La Seu d´Urgell-en ospatu de Pirineoetako Artisau Gazta Txapelketan Idiazabal Artzai-Gaztako 3 gaztategi sarituak izan dira. Sat Olano (Egino-Araba), Angel Linzoain-Atekoa (Iragi-Nafarroa) eta Baztarrika (Gabiria-Gipuzkoa) gaztategiak lortu dituzte lehen hiru sariak GaztaZaharra kategorian, hurrenez-hurren.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Idiazabal Jatorri Deiturako bulegoan, T.945.289.971 edo lescribano@idiazabalgazta.eus

Artzai-Gazta Elkartean, T.943 187 129 edo coordinacion@artzai-gazta.eus

 

 

 


Lortutako sariak:

SUPER URREA GAZTATEGI IZENA
1 AZKARRA, S.C


URREA GAZTATEGI IZENA
1 ANGEL LINZOAIN
2 BENGOTXEA
1 J. ARANBURU ELKARTE SAT
1 JOSE INAZIO UGARTEMENDIA JAUREGI
1 MARTA PEREZ LOPERENA
1 PATXI AMILLANO GARASA
1 PATXI OTAEGI
1 QUESOS LA VASCO NAVARRA, S.A.
1 RICARDO REMIRO AGIRRE
2 S.C. BALDA ARTOLA Y OTROS

ZILARRA GAZTATEGI IZENA
1 AIXTRA S.C.
1 ARANTXA GARAIBURU ETXEBERRIA
2 ARDIARANA S.L.
1 AZKARRA, S.C
4 BENGOTXEA
2 BOSTIBAIETA S.C.
1 HNOS. AUDIKANA SAEZ DE BIKUÑA S.C.
2 JOSE INAZIO UGARTEMENDIA JAUREGI
1 JOSEBA INSAUSTI MUJIKA
1 LATXA ESNEA S. COOP.
1 S.C JUANBELTZ LOPEZ
2 SAT OLANO
1 TROSKAETA, E.Z.
1 UNAI LEKUONA RUIZ DE LUZURIAGA

 

 

 

 

 


BRONTZEA GAZTATEGI IZENA
1 AITOR URIEN TELLETXE
1 AIXTRA S.C.
1 ANGEL LINZOAIN
1 ARANTXA GARAIBURU ETXEBERRIA
1 ARDIARANA S.L.
1 BOSTIBAIETA S.C.
2 FRANCISCO JAVIER MUÑOA
1 GOINE BERRIA S.L
1 HNOS. AUDIKANA SAEZ DE BIKUÑA S.C.
1 J.ARANBURU ELKARTE SAT
2 JOSE ANTONIO GARMENDIA IRASTORZA Y OTROS, S.C.
1 JOSE INAZIO UGARTEMENDIA JAUREGI
1 JOSEBA INSAUSTI MUJIKA
2 LA LEZE S.C.
1 MARTA PEREZ LOPERENA
2 MAUSITXA, E.Z.
1 PATXI LOPEZ DE URALDE FERNADEZ
2 PATXI OTAEGI
1 PEDRO ZUZUARREGI ETXEBERRIA
1 RICARDO REMIRO AGIRRE
1 S.C JUANBELTZ LOPEZ
1 S.C. BALDA ARTOLA Y OTROS
2 SANTAMAÑE ELKARTEA, S.L.