“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsuak bere 11. edizioa ospatu du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean.

Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 800 gazta inguru bildu baitira hitzordura, 15 kategoria desberdinetan. Sari banaketa Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan ospatu da. Ilarduiako (Araba) LA LEZE gaztandegiak LEHENENGO SARIA jaso du “baserriko gazta onduen” kategorian.

Gaztandegi hau ARTZAI GAZTA elkarteko kidea da, bere artaldearen esnearekin gazta eginez ibilbide bikaina daraman familia-ustiategia da eta tokiko nahiz nazioarteko sari anitzak jaso ditu.

Artzai Gazta Elkarteko eta Idiazabal Gazta Jatorrizko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituak izan dira, bere kalitate gorena ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.