18 Gaztandegiek nazioarteko arrakasta izugarria lortu dute, 35 domina irabaziz munduko izen handia duen WORLD CHEESE AWARDS gazta txapelketan.

La Leze (Ilarduia-Araba) Gaztandegiko Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa gaztak Super Urrea domina irabazi du.

Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegiek “SUPER-URREZKO” domina 1, 9 URREZKO domina, 11 ZILARREZKO eta 14 BRONTZEZKO lortu dituzte, Oviedon ospatutako World Cheese Awards-eko 33.edizioan.

Kontinente ezberdinetik etorritako 4.000 gazta baino gehiago lehiatu dira aurten azaroak 3an Oviedon ospatu den munduko gazta onenen txapelketa nagusian.
Artzai Gaztako bazkide den La Leze Gaztandegiak aipamen berezia merezi du. Gaztandegi honetan Jose Mari Jauregi, Elisabeth Gorrotxategi eta euren seme diren Arkaitz eta Gaizkak artzaintzan jarduteko aurrerapausoa eman ez ezik, kalitatezko gazta egiteari ekin zioten, tradizioz beteriko prozesuari euren ukitu bereizgarria emanez.

30 herrialde ezberdinetako 250 epaile ingururen ardura izan da gazta onenen izendapenak argitzea. 4.000 gazta baino gehiagoren artean gure 35 gaztak nabarmendu dituzte; horrek are garrantzi handiagoa ematen dio sariari.
Idiazabal Gazta Jatorri Izendapeneko gaztandegiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituak izan dira, bere kalitate handia ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.