Mundu osoko milaka elikagai bildu dira 1994tik Londresen egiten den "Great Taste" lehiaketa ospetsuan non Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa-ko hiru artzaik eta Idiazabal gaztandegi batek hainbat izar eskuratu dituzten.

Elikaduraren "OSCARS" sari gisa hartzen dira, eta "Guild of Fine Food" delakoak antolatzen ditu. Aurkeztutako milaka produktuak kategoria desberdinetan sailkatzen dira, eta hainbat kata itsuetan baloratu dira, 500 adituk baino gehiagok parte hartu dutelarik; zaporean oinarritutako munduko saririk handiena da.

 

Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoako gaztategiak: LA LEZE (ILarduia) hiru izar gazta ketuarekin eta bi izar gazta naturalarekin, SC KORTARIA – Infernuko Gasna (Lekaroz) bi izar gazta naturalarekin, AIZPEA (Olaberria) gazta naturalarekin izar bat. Gaztategi hauek bakoitzak bere larreetan bazkatzen duten etxeko Latxa artaldeko esne gordina erabiliz egiten dute gazta.

 

Idiazabal gaztategia: J ARANBURU ELKARTE SAT (Idiazabal) gazta naturalarekin izar bat eskuratu du.

 

Gaztategi hauek guztiak Idiazabal Jatorri Izendapenaren barne daude eta familia hauek belaunaldiz belaunaldi lan egiteko era eta jakituria transmititzen jakin izan dute. Hainbat alditan sarituak izan dira, bai bertako zein nazioarteko lehiaketa ospetsuetan gure gazten izen ona mugaz bestalde zabalduz.

Artzai Gazta eta Idiazabal Jatorri Izendapenetik gaztategi hauek zoriondu nahi ditugu. Harro sentitzen gara gure gaztak nazioarte mailan goi mailako adituek horrelako lehiaketetan aukeratuak izateagatik. Gure ustetan honek, beste behin, artzai eta gaztagileen ahalegina, ilusioa eta lan ona goraipatzen du