Artzai Gazta elkarteko bazkide diren bi artzaik eta Idiazabal JIBko gaztandegi batek aintzatespen gorenena lortu dute; azken honek, gainera, Oveja España Sari Berezia jaso duelarik.
Idiazabal JIBko gaztek nazioarteko lidergoa sendotu dute berriro ere. Ekainaren 2tik 4ra Tordesillasen (Gaztela eta Leon) ospatutako Cincho Sari ospetsuen azken edizioan, Idiazabal Jatorri Deiturako hiru gaztagilek Urrezko Zincho bana eskuratu dituzte eta horietako batek, gainera, Espainiako Ardi Sari Berezia.
Aurtengo edizioak, 16 herrialde desberdinetako 1.200 lagin baino gehiago ebaluatzeaz arduratzen den nazioarteko aditu-epaimahaia bildu zuen. Eszenatoki zorrotz honetan, Idiazabal gaztek kalitate handia erakutsi dute berriro ere.
Azpimarratu beharra dago edizio honetako irabazle nagusia Olaztin kokatua (Nafarroa) dagoen QUESOS LA VASCO NAVARRA izan dela. Euren Idiazabal gaztak Urrezko Zinchoa eskuratzeaz gain, Espainiako Ardi Sari Berezia ere jaso baitu.
Bestalde, Idiazabal Baserrikoa eta Artzai Gaztako bazkide diren Ilarduiako (Araba) LA LEZE eta Eginoko (Araba) SAT OLANO “Eginoko Artzaia” gaztandegiek, urrezko zintxoak irabazi dituzte.
Beste behin ere, Artzai Gazta Elkarteko eta Idiazabal Gazta Jatorri Izendapeneko gaztategiak munduko gazta onenen artean sarituak izan dira, bere kalitate gorena ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.

