Martina eta Jonek, Idiazabal JIBko artzai gaztagileek eta Artzai Gaztako bazkideek, hirugarren saria/brontzea eskuratu dute Ketuen kategorian Madrilen

“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsuak bere 16. edizioa ospatu berri du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 800 gazta baino gehiago bildu baitira hitzordura, 20 kategoria desberdinetan banatuta. Sari banaketa Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan ospatu da apirilaren 16an, non Zeraingo Garoa gaztandegiko Martina eta Jonek HIRUGARREN SARIA/BRONTZEA eskuratu duten “Ketuen” kategorian euren Idiazabal baserrikoa gaztarekin.

Garrantzitsua litzateke azpimarratzea, Aizkorriko mendilerroaren azpian dagoen herri txiki batean kokatutako gaztandegi tradizional honetan, bi artzain gazte hauek lurrari lotutako bizitza egiteko ametsa bete dutela. Bere ardi latxak Zeraingo belardietan bazkatzen dira neguan, gaztandegiaren ondoan, udako hilabeteetan aldiz, Aralarko larreetara igotzen direlarik hurrengo negura arte. Esan beharra dago, bai Jonek eta bai Martinak lanbide aintzindari honengatik benetako pasioa eta konpromisoa sentitu eta isladatu izan dutela beti.

Artzai Gazta Elkarteko eta Idiazabal Gazta Jatorri Izendapeneko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituak izan dira, bere kalitate gorena ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.