“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsuak bere 15. edizioa ospatu berri du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 900 gazta baino gehiago bildu baitira hitzordura, 20 kategoria desberdinetan. Sari banaketa Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan ospatu da.
Saritutako gaztandegiak honako hauek izan dira:
- ANDER BARANDIARAN MUJIKA, “Gaztañaditxulo” Idiazabal (Gipuzkoa) LEHEN SARIA “Ardi esne gordinez egindako gazta erdi ondua” kategorian.
- BAZTARRIKA, “Baztarrika” Gabiria (Gipuzkoa) HIRUGARREN SARIA “Ardi esne gordinez egindako gazta erdi ondua” kategorian.
- GOINE BERRIA “Goine Gaztak” Asteasu (Gipuzkoa) HIRUGARREN SARIA “Ketua” kategorian.
Idiazabal Gazta Jatorri Izendapeneko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituak izan dira, bere kalitate gorena ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.