Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, urtez urte, LGP-tan jasotako promozio ekintzetan parte hartzen dute markaren publizitate eta promozio ekintzen garapena suspertzeko eta laguntzeko helburuarekin.

2021. urtean zehar, Urteko Ekintza Planak jaso dituen promozio jarduera ugariak Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Feader funtsek ekonomikoki bermatzen dituzte, besteak beste, maila lokaleko, estatu mailako eta nazioarteko feria eta txapelketen garapena, promoziorako materialen inpresioa, web orrialdearen eta tresna digitalen hobekuntza, publizitate kanpainen sormena, eta Jatorri Deiturak planteatutako babes lanetan zein sentsibilizazio ekintzetan diru laguntza eman dute.

Markaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutarazteko helburuarekin egindako ekintzak dira, bai eta bere irudia zabaltzeko eta batez ere kontsumitzaileari benetako Idiazabal gazta bat eskuratzeko argibideak emateko bideratuta daude, Jatorri Deiturak egiaztatutako Idiazabal gazta.

Urtean zehar egindako ekintzen balorazioa positiboa izan da. Covid-19ak sortutako ezohiko egoera dela eta, urte hasieran planteatutako maila lokaleko, estatu mailako eta nazioarteko hainbat feria eta txapelketa ospatzea ezinezkoa izan den arren, berrasmatu egin gara eta gauzatzea posiblea eta gogobetekoa izan den ekintza horietan oinarritu gara.