Berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener informazio gehiago hemen.

X

Larrea herri arabarrak ez ditu 98 biztanle baino gehiago izango, baina horien artean, pasa den irailaren 11an Ordizian ospatutako LATXA EDO KARRANTZAKO ARDIAREN ESNE GORDINEZ ARTZAIEK EGINDAKO XLVII. GAZTA LEHIAKETAREN irabazlea dute.

Patxi Lopez de Uralde gaztandegiak 1.633,5 puntu jaso zituen gazta ketuaren zapore biziagatik merezitako lehenengo saria eskuratu zuen, eta duela hamazazpi urte gertatu bezala, bere aita Pascual izan zen ekitaldia posible egin zuten jendearen ilusioarekin batera txapela jantzi zuena.

Baina ez zen eguneko poztasun bakarra izan. Araiako Unai Lekuona-k bigarren saria eskuratu zuen 1.630,5 puntu lortu zituen gazta ketuarekin, eta hirugarrena Elgoibarko Mausitxa gaztandegiarentzako izan zen 1.629,5 puntuko gazta naturalarekin.

Munaineko Zabaleta gaztandegi arabarra izan zen laugarren saritua eta Ilarduiako La Leze (finalista) eta Eginoko Sat Olano (finalista) gaztandegiek ere euren errekonozimendua jaso zuten.

Bosgarren saria Bizkaiko probintziarentzako izan zen, Zeanurirentzako alegia, eta Ipiñaburu gaztandegiak jaso zuen gogotsu.

Gipuzkoarren artean, Mausitxaz gain, Idiazabaleko Ander Barandiaran Azpeitiko Berastegi Elkartea, Zeraineko Francisco Javier Muñoa eta Ordiziako Joseba Insausti zeuden 14 finalisten zerrendan.

Nafarroa ere bertaratu zen Egozkueko Marta Perez Loperena, Eulateko Ricardo Remiro eta Arruazuko Albi gaztandegiak finalista gisa zituelarik.

ZORIONAK GUZTIOI!