Egia esan, ez dago mundua gehiago astintzen duen ezer hura jateko grina izatea baino. Eta are gehiago gaztarekin batera jaten bada. Zaporea biziagoa da.

Abantaila horretaz gozatu genuen pasa den igandean, irailaren 6an, Legazpiko Azokan bildu ginen guztiok. Ilusioz beteta eta jende ugariren lana zela medio, Gipuzkoako Artzain gaztaren 36. Lehiaketa ospatzeko aukera izan genuen.

Distantzia fisikoa izan zen arren, aurreko urteetan bezain estu sentitu ginen. Azken finean, ekitaldi berezi honen garapenean buru belarri aritu ostean, sentsazio gozoa utzi zigun sariz betetako egun batez biziki disfrutatu genuen.

Gazta sentsazioa alegia.

 

Gipuzkoatik Euskal Herriko Txapelketara sailkatu diren 10ak hauek dira:

1. Eneko Goiburu - Ondarre
2. Mausitxa
3. Ander Barandiaran - Gaztañaditxulo
4. Beñat Egaña - Goienetxe
5. Aizpea
6. Joseba Insausti - Otatza
7. Agerre-buru
8. Olalde
9. Premietxeberri
10. Jabier Muñoa - Basazabal

Aitor Mantxolak (Makatza) Legazpiko Udalerriko jatorrizkoa den gaztari zuzendutako saria jaso zuen.

Zorionak guztioi!