Berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener informazio gehiago hemen.

X

SANTI ETXEZARRETA Artzain ekoizleak Olaberria (Gipuzkoa) 943 160140 txokogazta@gmail.com

Goierriko eskualdean, Idiazabaletik gertu, Olaberria herria dago, Gipuzkoako balkoi gisa ezaguna; izan ere, bertatik Aizkorri eta Txindoki mendiak ikus daitezke. Kokaleku pribilegiatu eta ia-ia idiliko horretan, Abaroa baserria dago.


Baserri horretan bizi dira Santi Etxezarreta eta Idoia Lasa senar-emazteak, beren bi seme-alabekin batera, Ane eta Mikel.
Santi artzainak Txoko markako gaztak ekoizten ditu, Idiazabal Jatorri Deiturarekin.
Bere lanbidea odolean darama, guraso eta aitona-amona artzainak baitzituen. Hala, bere historia, tradizioa eta lanbidea harro eta ardura handiarekin daramatza, eta grina hori senideei transmititzen die.
500 ardiko artaldearekin eta punta-puntako instalazioekin, erreferente da sektorean.
Belaunaldiz belaunaldi transmititutako trebetasunaren eta teknologia berrien ezarpenaren konbinaketa egokiari esker, parekorik ez duen gazta egiten dute.
Esnearen kalitate apartan eta ekoizpen-teknikan dago sekretua.
Zapore eta testura bakarrak ditu. Finean, kutixi bat da.
Bere lanbidean nabarmendu egiten da Santi, artzain transhumantea baita.


Transhumantzia ibiliz egiten du, maiatz bukaeratik hasita, Olabarria baserrian. Jarraian Idiazabaletik igarotzen da, Done Jakue bidea jarraitzen du, San Adrian kobatik barrena, Aizkorriko hegalean kokatzen diren Urbiako larreetara heldu arte. Bertan, artzainek eta ardiek beren udako «oporrak» igarotzen dituzte. Leku zoragarri horretan bizitzeko, Txoko izeneko borda (txabola) dauka Santik.

SANTI  ETXEZARRETA