Artisau izozkia Idiazabal JIBko Gazta galletarekin, banilla eta lima izozkia
4 Pertsonentzako osagarriak
Galleta:
- 50 g irin
- 75 g gurin
- 75 g Idiazabal gazta
- Banilla koilarakada bat
- Gatz pixka bat
- Bikarbonato pittin bat
- Legamia hauts koilarakadatxo bat
- 100 g azukre
- Arrautza bat
Lima izozkia:
- 250 g lima-zuku
- 100 g ur
- 150 g azukre
- 60 g arrautza gorringo
- 30 g arto irina
- 30 g gurin
- 200 g esne
- 100 g esne-gain
Ekoizpena
Galleta:
- Osagai guztiak nahastu, zabaldu eta 180 gradutan 15 minutuz laberatu.
Lima izozkia:
- Limarekin, azukrearekin, gorringoarekin, arto irinarekin eta gurinarekin “curd” bat egin
- Hozten utzi eta esnearekin eta esnegainarekin nahastu.
- Izoztu eta izozki-makinan irabiatu.
- Bi galleten artean muntatu.