Eskabetxatutako baserriko oilasko-entsalada eta Idiazabal gazta kurruskaria

Eskabetxatutako baserriko oilasko-entsalada eta Idiazabal gazta kurruskaria

3 Pertsonentzako osagarriak

  • Baserriko oilasko-papar bi
  • Azenario bat
  • Tipula bat
  • 2 baratxuri-ale
  • 3 ezkai-adaxka
  • Erromeroaren adar bat
  • 6 piperbeltz bolatxo
  • 6 ipuru-bolatxo
  • Baso bat ardo zuri (txakolina edo lehorra)
  • Baso bat oliba-olio birjina estra
  • Baso bat sagar-ozpin
  • 4 letxuga kukulu
  • Errukula-orri batzuk
  • Dijongo mostazaren zopa-koilarakada bat
  • 80 g Idiazabal gazta birrindua
  •  Nafarroako ahate-patearen lata txiki bat
  • 30 gr hur txigortuak

Ekoizpena

Eskabetxerako:

  • Lapiko batean oilasko paparrak azalaren aldetik urreztatu.
  • Paparrak kendu eta tipula, azenarioa eta baratxuria olio berean erregosi.
  • Piperbeltz bolak, ipurua, ezkaia eta erromeroa gehitu.
  • Ardo zuria bota eta murrizten utzi.
  • Sagar-ozpina gehitu eta su motelean 25 minutuz egosi. Hoztu.

Saltsarako:

  • Eskabetxearen osagai guztiak xehatu (oilaskoa izan ezik) eta iragazi. Hau entsaladarako saltsa izango da.

Ozpinerako:

  • Oliba-olioa, ozpina eta dijonezko mostaza nahastu.

Gazta kurruskarirako:

  • Idiazabal gazta birrindu eta paper sulfurizatuarekin erretilu baten gainean zabaldu.
  • 180ºC-tan 8-10 minutuz laberatu urreztatu arte.
  • Hozten utzi eta zati irregularretan apurtu.

Entsalada muntatzeko:

  • Kukuluak eta errukula-orriak hautatu. Ozpinarekin nahastu.
  • Oilaskoa zafla finetan moztu eta ahate-patearen quenelle bat entsaladaren erdian kokatu.
  • Idiazabal gaztaren teilekin eta hurrekin apaindu.