Idiazabal JIBko gazta frijitua ezti ozpin-olioarekin eta Gernikako piperrarekin
2 Pertsonentzako osagarriak
- 250 gr Idiazabal gazta
- Irina
- 4 arrautza
- Panko ogi birrindua
- Sesamo beltz koilarakada bat
- Sesamo zuri koilarakada bat
- Gatza eta piperbeltza
Ozpin-olioa:
- 200 gr oliba-olio
- 50 gr ezti
- Gernikako 2 piper
- 50 gr Jerezeko ozpina
Ekoizpena
Gazta:
- Idiazabal gazta 1 zm x 1 zm-ko kuboetan moztuta.
- Kuboak enpanatu, lehenik irinetik pasatuz, gero arrautza irabiatutik eta, azkenik, panko ogi birrindu eta sesamo zuri eta beltzeko nahasketa batetik.
Ozpina:
- Gernikako piperrak fin txikitu.
- Bol batean eztiarekin, ozpinarekin eta oliba-olioarekin nahastu.
Frijitzea:
- Urreztatuta egon arte olio bero ugariarekin gazta kubotxoak frijitu,
Akabera eta aurkezpena
Frijitutako gazta kubotxoak ezti-ozpinarekin batera zerbitzatu.