Idiazabal gaztaEzaugarri sentsorialak

Idiazabal gazta baten usaina bizia eta bereizgarria izan behar da. Gazta hauek jatean, ardi-esne eraldatua gogora ekartzen duen usain sarkorra eta garbia nabari behar dugu. Ez du usain arrarorik edo ez-bereizgarririk izan behar. Esnea noiz eta non ekoiztu den, ekoizte-teknikak eta ontze-denbora kontuan izanik, aroma minak, azidoak eta gozoak indar desberdinarekin nabari litezke.

Gazta ketuen kasuan, pastak ez du ke-usain handiegirik eduki behar.

Usain optimoa

  • Ardi-esne eraldatuaren usain bizi bereizgarria.
  • Sarkorra eta garbia.
  • Pixka bat mina.
  • Azidotasun-maila: hutsetik ertainera alda daiteke.
  • Gozotasun-maila: hutsetik arinera alda daiteke.
  • Gazta ketuen kasuan, ke-usaina intentsitate ertainarekin.
  • Usain arrarorik ez.