Idiazabal gazta

Menua ikusi

Idiazabal

  • Ekoizleak
  • Jatorri Deitura
    • Informazioa
    • JD Bermea
  • Ordiziako Kofradia
  • Idiazabal gazta
    • Deskribapena
    • Ekoizpena
    • Identifikazioa
    • Ezaugarri sentsorialak
  • Sariak
  • Errezetak
  • Agenda
  • Gaurkotasuna
  • Dokumentazioa
  • Esteka interesgarriak
  • Bideoak

Ekoizleen sarbidea

  • Harremanetarako
  • Twitter
  • Facebook
  • YouTube
  • Instagram
  • EUS
  • CAS
Kargatzen Idiazabal gazta

Idiazabal gazta Deskribapena

Naturan dauka jatorria, Euskal Herriko paisaia berdeetan, alegia. Ingurune horretan, hain zuzen ere, zortzi mila urtez ia aldaketarik gabe euskal artzainek ardi latxa eta Karrantzako ardia hazi dituzte, ezaugarri bereziak dituzten tokiko ardi-arrazak, eta horien esne gordinarekin ekoizten da gure gazta paregabe eta preziatua.

Neolitikotik, artzainek eta gaztagileek urtaroz urtaro ibilbide zaharrak egin dituzte, ziklo aldaezin bati jarraitzen dion jaki natural bati probetxua ateratzeko: mendi-gaineko bazkak udaberrian, udan eta udazkenean, eta haranetakoak neguan.

Ardi latxak eta Karrantzako ardiak balio erantsia ematen diote gure arbasoengandik datorkigun artzaintza mota horri, haren ardatz nagusia baitira eta ingurumena eta gure inguru naturalaren paisaia ederrak kontserbatzen laguntzen baitigute. Hona hemen bi arraza horien bereizgarriak:

  • Landa-animali txiki eta sendoak dira.
  • Kalitate handiko esnea ematen dute.
  • Bazkak eraginkortasunez eraldatzen dituzte.
  • Arkume-hazle bikainak dira.
  • Jezte-ardi horiek esne kopuru mugatua sortzen dute, ehun litro inguru denboraldi bakoitzeko, otsailetik ekainera arte nagusiki.
  • Iraunkortasunean laguntzen dute, gure mendi eta haranetako bazkei probetxu ateratzeko gaitasuna baitute.
  • Gure paisaiak egituratzen eta ehunka familia landako eta mendietako guneetan manten daitezen laguntzen dute.

Arraza horien ñabardura sentsorialak urtaroaren, bazka-gunearen, klimaren eta tradiziorik errotuenak eguneratzeko gai izan diren gure gaztagileen eskuen arabera aldatzen dira. Horri guztiari esker, Idiazabal Jatorri Deituraren gaztak desberdinak eta bereziak dira, eta pieza bakoitza errepikaezina da. Idiazabal gazta:

  • Esne gordinarekin ekoizten da
  • Ardi latxa eta/edo Karrantzako ardiaren esnearekin egiten da soilik
  • Bi hilabetez ontzen da gutxienez
  • Tamaina txikikoa edo ertainekoa da, eta kilogramo bat eta hiru bitartean pisatzen du, nahiz eta zatika ere merkaturatzen den
  • Entzimen bidez koagulatzen da (gatzagia)
  • Trinkotua, pasta gogorrekoa
  • Koipetsua: % 45 koipea gutxienez, estraktu lehorraren aldean
  • Ketua eta ketu gabea izan daiteke

Idiazabal gazta baten mantenugaien proportzioa

100 gramo Idiazabalek, sei hilabetez ondu ondoren, honako ekarpena egiten du:

  • Proteinak: 21 gramo
  • Koipea: 33 gramo
  • Gatza (CINa): 1,8 gramo
  • Kaltzioa: 1.873 miligramo
  • Fosforoa: 817 miligramo
  • Energia: 385 kilokaloria

Osaera horrek pertsona baten guztizko beharren ehuneko hauek betetzen ditu, sexuaren eta adinaren arabera.

100 g Idiazabalek eguneroko elikadura-beharretan egiten duten ekarpena

  • Mantenugaia
  • Proteinak
  • Kaltzioa
  • Fosforoa

Azpimarratzekoa da daukan kaltzio ugaria, horri esker Idiazabal gazta osteoporosia prebenitzeko elikagai aproposa baita.

Ziurrenik, ez da horren ezaguna hortzetako txantxarra prebenitzeko duen ahalmena, txantxarra eragiten duten zenbait mikroorganismo haztea ekiditen baitu. Izan ere, karbono-hidrato gutxi ditu eta listu-jarioa areagotzen du.

Gehiago

Kargatzen Idiazabal gazta

Idiazabal gazta Ekoizpena

Antzina-antzinatik, gure artzainak ardi latxaren eta Karrantzako ardiaren esne gordinarekin egin dute pasta prentsatuzko gazta ondu preziatu hau. Kilo bat eta hiru bitartean pisa dezake, eta ketua ala ketu gabea izan daiteke, haranaren tradizio gastronomikoaren arabera.

Mila urtetako tradizioak eta ekoizpen-teknikarik modernoenak bat egin dute, kalitate paregabea duen gazta bat lortzeko, higieneko eta osasuneko berme guztiekin.

Jarduera hori familiek artisau-eran burutzen dute gehienbat, euren artaldeko esnea bakarrik erabilita, nahiz eta industria txiki eta ertain aitzindariak ere badauden. Maitasunez prestatzen da, belaunaldiz belaunaldi oinordetzan hartutako jakinduriarekin, eta ekoizpen-teknikarik modernoenek lagunduta.

Ekoizpen-prozesua

Ardi-esne purua, inolako eraldaketarik jasan gabe (esne gordina da, eta, hortaz, ezin da pasteurizatu), altzairu herdoilgaitzezko upeletan emeki berotzen da, 30 ºC hartzen dituen arte.

Gatzagia esneko arkumearena izan ohi da, eta garbi, lehor eta xehatuta eransten zaio, gatz pixka batekin. Esnea hogeita hamar segundotan koagulatzen da –esnearen azidotasunaren eta urtaroaren arabera–, eta gel elastiko bat eratzen du. Gel hori liraz mozten da, arto-aleen tamainako zatitxotan.

Prentsatu ondoren, gazta gatzunetan jartzen da –gatz eta ur bainua–, eta, gero, ontze-ganbera batean gorde, 10ºC tenperaturan eta % 90 hezetasunarekin, gutxi gorabehera.

Prozesu osoan zehar, azidotasuna areagotzen doa, eta horrek gazta kontserbatzen laguntzen du. Prozesuak bi hilabete iraungo ditu gutxienez, baina ezaugarririk onenak ateratzeko eperik egokiena lautik zortzira hilabete bitartean da, norberaren gustuen arabera.

Gazta ketuak oso hedatuta daude, Urbasan, Entzian eta tradizioz gazta ketzen ez duten beste herri batzuetan ez bezala.

Gazura errazago kentzeko, aleak geldiro astintzen dira, eta upelaren tenperatura pixkanaka igo, 37 ºC inguru lortu arte. Horrela, ahalik eta gazurrik gehiena atera dezakegu, eta esnearen mantenugaiak soilik gorde: koipea eta proteinak. Hain zuzen ere, horretarako asmatu zen gazta.

Gazta-profesionalaren ustez aleak nahikoa gogortu direnean, berotzeari uzten dio, eta upelaren hondora erortzen uzten die, gazuraz blaituta.

Gaztak moldeetan sartzean, gazta bakoitza zenbaki desberdin batekin markatzen da. Horrela, pieza bakoitzari jarraipena egin dakioke, eta baita trazatu ere.

Guztion artean, aho batez aitortua izan den gazta bat prestatu dugu, eta hainbat lehiaketatan lortutako sariek ondo egiaztatzen dute hori. Kalitate horretan tematuta jarraitu beharko dugu beti, kontserbatzailerik eta koloratzailerik ez duen produktu naturala izateak dakarzkigun zailtasunei aurre eginez.

Prozesu horren emaitza Euskal Herrian ekoizten den eta Europako onenen mailan dagoen gazta bat da. Gazta naturala eta benetakoa, natura eder baten (Urbiako, Aralarko eta Gorbeiako mendilerroak), tokiko ardi aproposen (paisaia horiek mantentzen laguntzen duten ardi latxaren eta Karrantzako ardiaren artzaintzarena) eta haien jarduera zaharrean tradizioa eta lan ona uztartzen dituzten gaztagileen trebetasunaren emaitza den altxor gastronomikoa, alegia.

Idiazabal gazta bi aldaeratan aurki daiteke, hau da, ketua eta ketu gabea, nahiz eta sarritan ketuarekin identifikatzen den, batik bat haren ekoizpen-eremutik kanpo. Azken finean, hori gustuaren eta kanpoko itxuraren aldetik desberdin egiten duen nortasun-seinalea baino ez da.

Ekoizpen-errutinetan ia aldaketarik egiten ez dutenez, Euskal Herrian egiten diren ardi-gazta guztiak berdinak dira funtsean. Hala ere, baliteke desberdintasunak egotea urtaroaren, ekoizpen-gunearen eta ekoizleen teknikaren arabera.

Gehiago

Kargatzen Idiazabal gazta

Idiazabal gazta Identifikazioa

Idiazabal gazta bakoitzaren zaporean atzean, gazten jatorria eta kalitatea zaintzearen alde lan egiten dutenen dedikazioa eta ahaleginak daude.

Berme-sistema konplexu eta zorrotz baten bitartez, Idiazabal Jatorri Deiturak artzainen eta gaztagileen lana babesten du, eta benetako Idiazabal gazta batek bete behar dituen ezaugarriak ziurtatzen dizkie kontsumitzaileei.

Kontraetiketa holografikoa

Kontraetiketa holografikoa

Idiazabal Jatorri Deitura duen pieza bakoitzak kontraetiketa holografiko zenbakitu bat darama, teknika desberdinen bitartez faltsutzen dela ekiditeko.

Kaseina-plaka

Kaseina-plaka

Gazta bakoitzaren azalean, kaseina-plaka erregistratu bat dago, eta horren zenbakiak produktuaren trazabilitatea ezagutzen ahalbidetzen digu.

Idiazabal logotipoa

Idiazabal logotipoa

Jatorri Deituraren logotipoaren banda gorriak zenbaki bat darama etiketan, haren igorpena eta egiazkotasuna kontrolatzeko.

Gehiago

Kargatzen Idiazabal gazta

Idiazabal gazta Ezaugarri sentsorialak

Idiazabal gazta kalitate handiko eta balio aitortuko produktu naturala da, eta Europako Ondare Gastronomiko izendatu dute.

Idiazabal Jatorri Deitura Babestuaren Kontseilu Arautzaileak kontrol-jarduerez osatutako sistema ezarri du, kontsumitzaile guztiei IDIAZABAL gazta batek bete beharreko ezaugarriak bermatzeko, gaztak egiaztatuta.

  • Forma
  • Azala
  • Kolorea
  • Begiak
  • Usaina
  • Testura
  • Zaporea
  • Ahoan uzten duen zaporea
ENACek akreditatutako erakundea.
Ziurtagiri Zk. 167/C-PR327
IDIAZABAL
JATORRI DEITURA BABESTUA
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun-politika
  • Cookieak
  • Europa
  • Nafarroako Gobernua
  • Eusko Jaurlaritza

2016 - D.O. Queso Idiazabal